2025eko Lau T´erdiko Eusko Label Txapelketa aurkeztu dute Bilbon

0
PRUEBA

Amaia Barredo sailburuak aurkezpen ekitaldian parte hartu du, pilotaren eta Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektorearen arteko balioak nabarmenduz.

Bilboko Bizkaia Frontoian Lau t’erdiko Eusko Label Txapelketaren aurkezpen ofiziala egin du gaur, Euskadiko kirol egutegian finkatuta dagoen hitzordua. Ekitaldian parte hartu dute aurtengo edizioan jokatuko duten pilotari guztiek eta, ohiko familia-argazkiaren ondoren, txapelketaren sailkapen-koadroa definitu duen zozketa egin da. Txapelketa urriaren 3an hasiko da Zallan eta azaroaren 16ra arte iraungo du.

Aurten ere, Eusko Label berme-marka izango da lehiaketaren babesle nagusia. Txapelketari izena emateaz gain, markak presentzia nabarmena izango du frontoietan eta ETBko zuzeneko emanaldietan, ikusgarritasuna eta publikoarekiko lotura indartuz.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Amaia Barredok azpimarratu duenez, erakundeen, kirolaren eta lehen sektorearen arteko lankidetza hori adibide argia da baterako ekimenek lurraldearentzat balioa sor dezaketela erakusteko.

Barredok azpimarratu duenez, Lau t ‘erdiko Eusko Label Txapelketa kirol egutegian finkatuta dagoen hitzordua da, eta, denboraldiz denboraldi, indartzen jarraitzen du pilotarien, erakunde antolatzaileen eta Euskadin kalitatezko elikagaiak ekoizten dituztenen arteko konpromisoari esker.

Sailburuak adierazi duenez, Eusko Label babesletzaaren helburu Nagusia markaren aintzatespena handitzea, produktu ziurtatuen kontsumoa bultzatzea eta produktu horiek ekoizten dituzten pertsonen lana balioestea da. Eguneroko lana dela nabarmendu du, ezagutzan, esperientzian eta kalitate-prozesuetan errotua, eta lurraldeari sakonki lotua.

Era berean, gogora ekarri du lankidetza horrek partekatutako oinarriak dituela, hala nola ahalegina, konpromisoa, talde-lana eta ingurunearekiko lotura. Horiek. denak pilotan zein nekazaritzako elikagaien euskal sektorean aurki daitezke. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak sektoreen arteko lankidetza bultzatzen duten eta herritarrentzat balio erantsia sortzen duten ekimenak babesten jarraituko duela adierazi du.

HAZI Fundazioko zuzendari Raimundo Ruiz de Escuderok ere parte hartu du aurkezpenean. Babesletza horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta HAZI Fundazioak indartu egin dute lehen sektorearen lanari ikusgarritasuna ematen dioten ekimenen aldeko apustua; Eusko Label erreferentziazko marka bihurtuz kalitateari, hurbiltasunari eta lurraldearekiko konpromisoari dagokienez.