Infanteriako koronel erretiratua ETAren biktima izan zen duela 47 urte, eta datorren larunbatean gogoratuko dute Miramar kalean
Donostiako Udalak plaka bat jarriko du datorren larunbatean, urriaren 4an, 1978an ETAren biktima izan zen Diego Fernandez-Montesen omenez. Ekitaldi honekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gune publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri dituen 36 plaka batuko dira.
Ekitaldia datorren larunbatean izango da, urriaren 4an, 12:00etan, Miramar kaleko 1. zenbakian. Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izango da, eta bertan parte hartuko dute Eneko Goia Donostiako alkateak, udaleko taldeetako ordezkariek eta biktimen senideek.
Diego Fernández-Montes Rojas
Diego Fernández-Montes Rojas, 63 urtekoa, Ciudad Realekoa eta 9 seme-alabaren aita, infanteriako koronel erretiratua zen, baina Kultura Ministerioaren Donostiako Ordezkaritzan lanean jarraitzen zuen, Miramar kalean. 1978ko abenduaren 17ko goizaldean, eraikin horren sarreran, ETAko bi kidek tiro egin zioten. Fernández-Montes ospitalera eraman zuten, eta ordu batzuk geroago hil zen.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.
Orain arte, 35 plaka jarri dira biktima hauen omenez:
ETA-REN BIKTIMAK (28)
- Juan Maria Araluce
- José María Elícegui Díez
- Antonio Palomo Pérez
- Luis Francisco Sánz Flores
- Alfredo García González
- Gregorio Ordóñez Fenollar
- Francisco Martín González
- Fernando Múgica Herzog
- Rafael Garrido Gil
- Daniela Velasco Domínguez de Vidaurreta
- Daniel Garrido Velasco
- Miguel Paredes
- Elena Moreno
- Eugenio Olaciregui Borda
- Francisco Javier Gómez Elosegi
- José Ángel Santos
- Josu Leonet,
- Juan de Dios Doval Mateos
- Miguel Ángel Iñigo Blanco
- Juan Antonio Marcos González
- Manuel Orcera de la Cruz
- Antonio Pastor
- Moisés Cordero
- Lorenzo Motos Rodríguez
- Santiago Oleaga Elejabarrieta
- Ginés Pujante
- Juan Bautista Peralta
- Miguel Orenes
KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIMAK (3)
- Enrique Cuesta
- Antonio Gómez
- Juan Manuel García Cordero
DRIL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
- Begoña Urroz Ibarrola
BATALLÓN VASCO ESPAÑOL TALDEAREN BIKTIMAK (1)
- María José Bravo del Valle
POLIZIAREN EKINTZAK ERAGINDAKO BIKTIMAK (2)
- Joseba Barandiaran Urkola
- Mikel Zabalza Garate