Foru Komunitatearen Estatuari buruzko eztabaida bat egiteko eskatu dio Gobernuak Nafarroako Parlamentuari

0
PRUEBA

Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Nafarroako Parlamentuari Foru Komunitatearen Estatuari buruzko politika orokorreko eztabaida bat egitea eskatzea, ikasturte politiko berri bat abian jarriko denez. Ikasturte horretan, legegintzaldiko funtsezko proiektuak bultzatzea aurreikusten da; hala nola, Industriaren eta Enpresa Sustapenaren inguruko Foru Lege berria izapidetzea, inbertsio industrialetarako eta transferentzia berrietarako funtsa gauzatzea autogobernuan aurrera egiteko, eta beste azpiegitura eta zerbitzu batzuk (tartean, konektibitatea), edo plan estrategiko berri bat eta Terrorismoaren Biktimei buruzko Foru Lege berri bat bultzatzea.