Hondarribiko Udalak Ekonomiaren Sustapenerako teknikari plaza bat betetzeko hautaketa prozesua abiarazi du, lehiaketa-oposizio bidez.
Eskaerak aurkezteko epea urriaren 23an amaituko da.
Lanpostu deialdi hau Udalak bultzatu duen enplegu publikoaren parte da. 2025ean, guztira, bederatzi administrari, bost udaltzain, kontratazio arduradun bat, hirigintzako teknikari bat eta bi arkitekto tekniko plaza atera dira lehiaketara.
Udal Gobernuak hasieratik egindako apostuaren isla da hau. Izan ere, lan handia egin da udal langileen baldintzak hobetzeko eta egonkortzeko, betiere herritarrei kalitate handiagoko eta eragingorragoak diren zerbitzu publikoak eskaintzeko helburuarekin.
Deialdiaren xehetasun guztiak ikusteko, klikatu hemen.