Euskadiko enpresek eta CREGek Kolonbiako energia-sektoreko erronka arautzaile nagusiak aztertu dituzte
Euskadiren Kolonbiako Ordezkaritzak, BTI erakundearekin lankidetzan, lan-goiza antolatu du Energia eta Gasaren Arautze Batzordearekin (CREG). Topaketa Ordezkaritzaren bulegoan egin da, eta helburua izan da elkarrizketa instituzionala eta enpresariala sendotzea Kolonbiako energia-sektoreko erronka arautzaile nagusien inguruan.
Bilera honetan hainbat gai jorratu dira, besteak beste, fidagarritasun-kargaren enkantearen egoera, lotutako kontratuak, ebazpenen egoera, baita biltegiratze-baterien araudia eta energia-komunitateen araudia ere.
Topaketan Euskadiko sei enpresa izan dira, Kolonbian ezarrita daudenak eta energia-sektorekoak, eta aukera izan dute herrialdeko araudi-inguruneari buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko.
Energia eta Gasaren Arautze Batzordearen (CREG) aldetik, Margareth Muñoz, Zuzendaritza Nagusiaren Bulegoko Aholkularia, izan da bertan, eta erakundearen aurrerapen eta lehentasun arautzaileei buruzko lehen eskuko informazioa eskaini du.






