BECen egindako azterketan 1998 funtzionariok, lan-kontratu finkoko langileek eta Euskal Administrazio Publikoetan aldi baterako kontratatutako langileek parte hartu dute
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP), Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren erakunde autonomoak, enplegatu publikoen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketak egin ditu.
BECen, bigarren deialdiaren azterketa izan da. Bertan, 1998 funtzionarioek, lan-kontratu finkoko langileek eta EAEko edozein administrazio publikotan aldi baterako kontratatutako langileek parte hartu dute. Aztertutako mailak A2, B1, B2, C1 eta C2 izan dira. Jendetsuenak B2 eta C1 izan dira, 702 eta 650 pertsona aurkeztu dira, hurrenez hurren.
Apirilean egin zen azterketa horien lehen deialdia, eta 3.665 pertsonak hartu zuten parte.






