Operadoreek eskaintzen duten arretari ere 8,98ko kalifikazioa ematen diote herritarrek.
Gizaker Inkestak enpresak Eusko Jaurlaritzak eskatuta egindako azterlanaren arabera, 112 telefono-zerbitzuak (Larrialdiak/SOS Deiak) balorazio altua jaso du erabiltzaileen aldetik; izan ere, 10etik 8,81eko puntuazioa lortu du gogobetze orokorraren atalean eta 8,98koa operadoreek eskainitako arreta orokorraren atalean.
Ikerketa telefono bidezko elkarrizketa-teknikaren bidez egin da, 112 zerbitzuaren 900 erabiltzailek osatutako lagin batean oinarrituta. 9,07ko puntuazioa ematen dio operadoreek erakutsitako adeitasun-mailari, eta horien %86,6 ados daude deiei erantzuteari eskainitako denborarekin.
Gizaker inkestak enpresak Eusko Jaurlaritzak eskatuta egindako azterlanaren arabera, 112 telefono-zerbitzuak (Larrialdiak/SOS Deiak) balorazio altua jaso du erabiltzaileen aldetik; izan ere, 10etik 8,81eko puntuazioa lortu du gogobetetasun orokorraren atalean eta 8,98koa operadoreek eskainitako arreta orokorraren atalean.
Ikerketa telefono bidezko elkarrizketa-teknikaren bidez egin da, 112 zerbitzuaren 900 erabiltzailek osatutako lagin batean oinarrituta, eta 9,07ko puntuazioa ematen dio operadoreek erakutsitako adeitasun-mailari, eta horien % 86,6 ados dago deiei erantzuteari eskainitako denborarekin.
Zerbitzuaren eraginkortasunari dagokionez, kontsulta egin zaien erabiltzaileen % 94k uste dute operadoreek erabat ulertu zutela euren egoera. Alde horretatik, azterlanak agerian jarri duenez, horien % 98k berriro erabiliko lukete 112 zerbitzua larrialdi-kasuan.
Inkestatutako pertsonek 112ra egindako deien arrazoi nagusiak era askotakoak dira, eta, besteak beste, nabarmentzen dira larrialdi medikoak, bide publikoan hautemandako arriskuak, trafiko-istripuak eta pertsonen istripuak.

Deiak
112ra deitu zuten pertsonen % 96,9k telefono mugikorraren bidez deitu zuten, eta pertsonen % 77k beste pertsona edo egoera bat artatzeko deitu zuten.
Erabiltzaileek egindako deien % 92,6ri lehenengoan erantzun zitzaien. Deien % 46,7k bi minutu baino gutxiago iraun zuten, % 37k 2 minututik 5 minutura artean eta % 10,6k 5 minutu baino gehiago. 112ra deitu zuten pertsonen % 94k uste dute deiari erantzun zion operadoreak argi eta garbi ulertu zituela bere egoera eta beharrak, eta % 89k uste dute deiari erantzun zion pertsonak enpatiaz jokatu zuela. Gainera, 112 telefono-zerbitzura deitu zuten pertsonen % 93,7k aukeratu zuten hizkuntzan komunikatzeko aukera izan zuten.
Egindako inkestak jaso du larrialdietako 112 zerbitzua erabili duten pertsonen % 75,2ren ustez beren larrialdi-egoera eraginkortasunez eta denbora egokian konpondu dela (% 86,6). Pertsonen % 98,2k berriro erabiliko luke 112 larrialdietako zerbitzua.
Hobekuntzen atalean, azterlanak nabarmentzen du kontsultatutako pertsonen % 21,4k bakarrik onartu zutela SOS Deiak aplikazioa ezagutzen zutela.
SOS Deiak
Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko SOS Deiak Zentroak larrialdi-egoeretan azkar eta eraginkortasunez laguntzeko sistema bat eskaintzen die herritar guztiei 112 telefonoaren bidez, larrialdiaren izaera edozein dela ere. Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak, SOS Deiak, 2024an, 816.975 dei erantzun zituen 112 telefonoaren bidez eta 250.276 gertakari kudeatu zituen.
112 zenbaki bakarra da larrialdietarako, eta eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan dago erabilgarri eta doakoa da, erabiltzaileentzat inolako kosturik gabe.
Gainera, herritarrek 112 SOS Deiak aplikazioa jaits dezakete, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin zuzenean harremanetan jartzeko, GPS barne izango duen 112ra egindako dei baten bidez edo, ezin bada, ahotsik gabe sartuz eta 4 taldetan sailkatutako larrialdi-mota hautatuz: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txat batek larrialdia hobeto zehazteko aukera ematen du, pertsonalizatu egin baitaiteke.
Bestalde, alderantzizko 112 funtzionalitateak herritarrei app-aren bidez alerta geolokalizatuak bidaltzeko aukera ematen du. Aplikazioa mugikorrean instalatzen bada eta geolokalizazioa aktibatzen bada, larrialdi-egoeretan nola jokatu jakiteko beharrezko informazioa eta jarraibideak jaso ahal izango dira.
Aplikazioak Bide Segurua funtzioa ere badu, eta horren helburua da adinekoak, mendian oinez dabiltzan pertsonak edo txirrindulari bakartiak bilatzeko lanetako denborak murriztea, ibilbideko azken minutuetako “trackean” borondatez sartzeko aukera emanda.






