Foruzaingoko Pertsonen aurkako Delituen Brigadako eta Mossos d’Esquadra Kataluniako Poliziaren Ikertzeko Eremu Zentraleko agenteek droga zeramaten kamioiei eraso egiten zien erakunde kriminal bat desegin dute urriaren 13tik 15era. Operazio bateratu horren ondorioz, 23 eta 53 urte arteko bost pertsona atxilotu dituzte, joan den apirilean Arazurin (Oltza zendea) eta Celràn (Girona) kamioilariei indarkeriaz eta larderiaz egindako bi lapurretarekin lotura izateagatik.






