Mikel Jauregi Euskal Enpresaren Gauaren XXXIV. edizioan izan da Bilbon

0

Bere hitzaldian, sailburuak industriak Euskadin duen zeregin estrategikoa azpimarratu zuen

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik Euskal Enpresaren Gauaren XXXIV. edizioan parte hartu zuen, azaroaren 3an, Bilboko Guggenheim Museoan. Ekitaldia Gizarte eta Euskal Enpresa Fundazioak eta Empresa XXIek antolatu zuten, eta erakundeetako eta enpresetako ordezkariak bildu ziren, euskal industria-sarearen bikaintasuna aitortzeko.

Ekitaldian honako sari hauek banatu ziren:
Urteko Enpresariaren Saria: Javier Ormazabal Echevarria, Velatiako presidentea.
Made in Euskadi saria: Ampo, Idiazabalgo kooperatiba, nazioartekotze nabarmenagatik.
Enpresa-berrikuntzaren saria: Danobatgroup eta Zunibal, makina-erremintan eta itsas teknologian duten lidergoagatik, hurrenez hurren.
Euskal Makila: Bayer AG, Viralgen bioteknologiko donostiarrari emandako bultzadagatik.

Bere hitzaldian, Mikel Jauregik industriak Euskadin duen zeregin estrategikoa azpimarratu zuen: «Industria Euskadiren iragana, oraina eta etorkizuna da. Hala jasotzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako Euskadi 2030 Industria Planak. Eusko Jaurlaritzak onartu zuen plana hori gure industria-sarea defendatzeko eta eraldatzeko, kalitatezko enplegua sortzeko eta Euskadi berrikuntzaren, jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren arloan Europako erreferente izateko ibilbide-orri gisa”.

Jauregik ere eraldaketa energetikoan izandako aurrerapena nabarmendu zuen, hidrogeno-sarea Euskadin hedatzen hasi izana erreferentziatzat hartuta. «Gaur goizean pauso garrantzitsua eman dugu hidrogenoaren sarearen hedapenarekin. Deskarbonizazio adimendunaren, neutraltasun teknologikoaren eta mix energetikoaren aldeko gure apustuaren aurrekoa eta ondorengoa da». Bere presentziarekin, Industria sailburuak Eusko Jaurlaritzak industria berritzaile, jasangarri eta lehiakorrago batekin duen konpromisoa berretsi nahi izan zuen.