Kanarietako presidenteak IBM System Two ordenagailu kuantikoa ezagutu du Pérez Iglesias sailburuaren eskutik

0

Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak harrera egin dio Kanarietako presidenteari, Fernando Clavijori, Ikerbasqueren egoitzan, Donostian, IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa instalatuta dagoen lekuan. Bisitaren ardatza sistema horren gaitasunak eta potentziala zuzenean ezagutzea izan da, Europan ezaugarri horiek dituen lehena eta munduko hirugarrena baita.

Bileran, Adolfo Morais Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeak ordenagailuaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkio presidenteari, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Quantum estrategia aurkeztu dio. Estrategia horri esker, Donostian instalatu ahal izan da ordenagailua, eta Euskadi Europako erreferente bihurtu da teknologia kuantikoen esparruan.