VIDAAS Garapen Autonomo Aktibo eta Osasungarrirako Abangoardia eta Berrikuntzaren akronimoa da, eta zentroaren egoitza fisikoa gaur inauguratu dute Sarrigurenen egin den jardunaldi batean. Bertan, erakunde, unibertsitate, enpresa, hirugarren sektore eta zentro teknologikoetako 60 bat ordezkari bildu dira. Ekitaldiak Nafarroak duen borondatea berretsi du; hain zuzen ere, gizarte-berrikuntza guztion ongiaren zerbitzura jartzea, ongizate eta bizi-kalitate handiagoko gizartea eraikitzearren.






