Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak 6 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu 2026an Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragileei zuzendutako laguntza berrietara, komunitateak duen berrikuntza-ekosistema sendoa indartzeko; eta % 12,5 handituko du berrikuntzako inbertsioa datorren urtean, Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuan dagoeneko jasota dagoen igoera.






