Eusko Jaurlaritzako Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuko ikuskariek 12kg lanperna atzeman dituzte Agitin

0

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari atxikitako Arrantza Ikuskaritza Zerbitzuko (SIP) ikuskariek guztira 12 kilo lanperna atzeman dituzte guztira, legez kanpo bilduak, Agiti parajean, Igeldon (Gipuzkoa). Gertaerak joan den azaroaren 19an izan ziren.

SIPeko ikuskariek bi pertsona harrapatu zituzten, bakoitza lanpernaz betetako motxila bana zeramala, ale legaleko lanpernak, hurrenez hurren 5,4 kilo eta 6,6 kilo pisurekin.

Pertsona horiei honako ustezko arau-hauste honengatik akta egin zitzaien:

1. Legez debekatutako eremu batean itsaskia biltzea, 2020ko ekainaren 10eko aginduak ezartzen duenaren arabera; agindu horren bidez, Igeldo itsasargia eta Orioko Anarri puntaren arteko eremuan lanpernaren (Pollicipes pollicipes) ustiapen-plana onartu zen.

Neurri kautelarri gisa, harrapakinen deuseztatzea erabaki zen, eta produktua irabazi-asmorik gabeko erakunde bati entregatu zitzaion, atzemandako harrapakinak entregatu izanaren akta jaso zelarik.

SIPek, Eusko Jaurlaritzako itsas arrantzaren arloan eskumena duen zuzendaritzaren mendekoa den heinean, Euskal Autonomia Erkidegoari esleitutako arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura-jardueren gaineko ikuskapena du eskumen gisa.

SIPetik astez aste programatzen dira itsaski-bilketa kontrolatzeko ikuskapenak. 2025. urte honetan, guztira 15 zehapen-aktari ekin zaie arlo honetan, eta 18,7 kilo lanperna eta beste itsaski-espezie batzuetako 30 kilo atzeman dira.