Bileran, Udaltzaingoen arduradunek 2025ean egindako baterako lanak partekatu dituzte.
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua buru dela elkartu da gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan Euskadiko Udaltzaingoen Koordinazio Batzordea. Batzorde hori urtero biltzen da polizia-kidego horiek batera egindako lanaren berri emateko.
Bilera horretan, besteak beste, Segurtasun Sailak eta EUDELek izenpetutako hitzarmenetik eratorritako lantaldeen jardueraren berri eman dute, bai eta Euskadiko segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egiteko Eusko Jaurlaritza gauzatzen ari den “Basque Segurtasun Foroa” prozesu parte-hartzailearen berri ere.
Bileran Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordea, Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria eta udaltzaingo-kidegoetako eta EUDELeko arduradunak ere izan dira.






