Kontsumobideko Arbitraje Batzordeak sustatutako kanpainak 450 atxikipen berri lortzeko helburua bete du
Kontsumobideko Arbitraje Batzordeak amaitutzat eman du Euskadiko enpresa eta negozio berriak bere sarera atxikitzeko kanpaina. Erakartzeko lan hori irailaren 16tik azaroaren 11ra bitartean egin da, eta hasierako atxikimendu-helburua gainditu du, 457 enpresa euskal arbitraje-sisteman sartzea lortu baitu.
Zehaztutako helburua 200 atxikipen espezifiko eta 250 atxikimendu aske lortzea izan da. Atxikipenak 204ra eta 253ra iritsi dira, hurrenez hurren. Guztira, 338 atxikimendu izan dira Bizkaian, 70 Gipuzkoan eta 49 Araban.
Sektoreka, nabarmentzekoa da ile-apaindegien eta estetika-zentroen atxikimendua, kanpaina honetako guztien %41era iritsi baita. Horrek erakusten du sektoreak konpromiso argia duela kontsumitzaileen eskubideekin.
Aldiz, kanpainak agerian utzi du sektore jakin batzuekin lotutako enpresen atxikipenak lortzeko zailtasuna; hala nola tindategiak, etxetresna elektrikoak edo garbiketa eta desinfekzioari dagozkionak. Horrek, nitxo horiek atzemateko bide berriak aztertzea dakar.
Arbitrajearen euskal sistemak 17.000 enpresa baino gehiago ditu atxikita, eta kontsumoarekin lotutako gatazkak konpontzeko bide azkar eta doaneko bide bat eskaintzen du. Erreklamazio baten aurrean, eta bi aldeak ados jartzen ez badira, kontsumitzaileak arbitrajea aukera dezake, auzitegien bidea alde batera utzita. Sistema horren borondateagatik da garrantzitsua enpresak arbitrajera atxikitzea. Atxikimendu horrekin, publikoki adierazten dute kontsumitzaileen eskubideekiko konpromisoa.






