Ospitaleko Pneumologia Zerbitzuak SEPAR elkartearen Diamante bikaintasun-akreditazioa

0

Aintzatespen horrek egiaztatuko du zerbitzuak betetzen dituela SEPAR elkarteak ezarritako baremoen araberako maila goreneko estandarrak kalitate asistentzialari, segurtasunari, zerbitzu-zorroari eta baliabideei dagokienez. Diamante bikaintasun-akreditazioa soilik ematen zaie arnas-gaixotasunak dituzten pazienteei arreta ematen eta jardunbide egokiak nahiz ebidentzia zientifikoan oinarritutako protokoloak ezartzen maila bikaina erakusten duten zentroei.

Osasun-arretaren kalitatea eta segurtasuna bermatzeko funtsezko elementu dira akreditazio horiek; izan ere, horien bidez objektibotasunez ebaluatzen da asistentzia-estandarrak betetzen diren, eta etengabeko hobekuntza sustatzen da. Horrez gain, bikaintasunaren aldeko apustua egiten duten zerbitzuak ikusarazten laguntzen dute eta, hala, sendotzen dute Osasun Sistema Nazionalean erreferente gisa duten eginkizuna.

Aintzatespenak bost urteko baliozkotasuna du eta, horri esker, pneumologian erreferente diren Estatuko zentroetako bat da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea. Halaber, lorpen horrek islatzen du lantaldeak arnas-patologia duten pazienteen arretari dagokionez bikaintasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin hartutako konpromisoa.

Akreditazio eta aintzatespen ugari dituen zerbitzua

Horrez gain, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea erreferente dela berresten dute ibilbide luzean jasotako askotariko akreditazio eta ziurtapenek:

  • BGBK Unitatea: Diziplina anitzeko unitatea, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Oinarrizko AATD Unitatea, bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Asmaren unitate espezializatua, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Tuberkulosiaren unitate espezializatua, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Biriketako tronboenboliaren ospitale-asistentziako prozesua, bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Endoskopia eta Pneumologia Interbentzionistako Unitate Espezializatua (SEPAR).
  • Biriketako gaixotasun interstizial zedarrigabeen unitatea, bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Helduen fibrosi kistikoaren erreferentziazko unitatea, bikain kategoriakoa (Fibrosi Kistikoaren Espainiako Sozietatea).
  • Birika Funtzioaren Probetarako Laborategi Unitatea, konplexutasun handikoa eta bikain kategoriakoa (SEPAR).
  • Loaren Asistentzia Unitatea, diziplina anitzekoa eta konplexutasun handikoa (SEPAR).
  • Arnas Aparatuaren Erdi Mailako Zainketa Unitateari COVIDaren pandemian egindako aitorpena (SEPAR)