Donostiako Udalak “El largo camino. Historias de Ucrania” antzezlana aurkeztuko du

0

Los Sueños de Faustok ekoitzi eta Miguel Ángel Quirosek zuzendutako obra abenduaren 10ean, asteazkena, 18:00etan ikusi ahal izango da, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna oroituko du, “El largo camino. Historias de Ucrania” antzezlanaren aurkezpenarekin, abenduaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Antzoki Zaharrean.

Antzezlan horrek ahotsa ematen die Ukrainako gerraren ondorioak lehen pertsonan bizi izan dituzten pertsonei. Errefuxiatuei, amei, alabei eta gizarte-langileei egindako benetako elkarrizketetatik abiatuta, obrak gatazka garaietan oroimenaren, erresistentziaren eta elkartasunaren indarra erakusten duen giza mosaiko bat eraikitzen du. Estatuko bi antzerkigileekin eta antzerkigile ukrainar batekin, antzezlanak lekukotasuna eta poesia eszenikoa uztartzen ditu, elkarrizketara eta enpatiara gonbidatzeko.

Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak sustatutako emanaldia doakoa da, baina edukiera mugatua du. Beraz, sarrerak erreserbatu egin beharko dira www.donostiakultura.eus webgunean edo Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia antzokiko leihatiletan. .

Gainera aurreko urteetan bezala, ikastetxeetara zuzendutako “PaseARTE”, Giza Eskubideei buruzko ibilbideak, urritik ikasturtea bukaera arte martxan daude. Honetan, bisitatu ahal izango dira Giza Eskubideen Aldarrikapenaren baloreez hitz egiten duten Donostiako hainbat artelan.