Eusko Jaurlaritzak 1,06 milioi euroko zuzeneko dirulaguntzarekin bultzatuko du Debako arte eszenikoen gune berria

0

Gaur, Gobernu Kontseiluak 1.062.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu du Debako Udalari emateko, Zubelzu zinema zaharra erosi eta Deba eta Debabarrenako herritarren zerbitzura egongo den arte eszenikoen gune berri bihurtzeko.

Jarduketa BERPIZTU 2025-2028 programaren barruan kokatzen da, Lehentasunezko Jarduketa Eremuen (LJE-ZAP) suspertze ekonomiko eta sozialera bideratuta. Testuinguru horretan, ekipamendu kulturala bizitza komunitarioa dinamizatzeko, kultura-nortasuna indartzeko eta eskualdean aukera berriak sortzeko palanka gisa planteatzen da.

Proiektuak eraikin enblematiko bat berreskuratzea ahalbidetuko du, eta 400 lagun inguruko edukiera duen auditorium eta zinema-areto bihurtzea, baita erakusketa-guneak eta bestelako erabilera kulturalak txertatzea ere. Honi esker, herritarren eskariari erantzungo zaio eta gur egun Debak ez zuen azpiegitura garatuko da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proiektuaren interes publiko, sozial eta kulturala azpimarratu du, baita arteetara sarbidea zabaldu, sormena bultzatu, jarduera hezitzaileak sustatu eta komunitatearen kohesioa indartzen duten topaguneak sortzeko duen gaitasuna ere.

Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritza eredu kultural moderno, irisgarri eta lurraldea artikulatzen duen baten aldeko apustuan sakontzen jarraitzen du, Euskadi osoan garapen jasangarria eta bizi-kalitatea indartuz.