Jaurlaritzaren Kontseiluak Caniche Editorial, S.L.ri 20.029,27 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du, Ibarrangeluko (Urdaibai) Iturribide Etxean «Kortak» kultur proiektua garatzeko. Ekimenak sorkuntza artistikoa deszentralizatu nahi du, ekoizpen kulturala hiri tradizionalekoak ez diren publiko eta espazio berrietara hurbilduz.
Proiektuak hiru jardunaldi tematiko ditu – Itsasoa, Paisaia eta Lorategia –, eta artearen, lurraldearen eta kulturaren arteko harremana aztertuko dute, hitzaldiak, pieza artistikoen aktibazioa eta tokiko komunitatearen parte-hartzea uztartuz. Gainera, hiru bideo-klub saio antolatuko dira Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Olatz González Abrisketa, Asunción Molinos Gordo eta Oliver Resslerren lanekin, artisten eta pentsalarien arteko solasaldiekin batera.
Ekimen horren bidez, Eusko Jaurlaritzak indartu egiten du sorkuntza garaikidearekin, kultura-berrikuntzarekin eta Euskadi elkarlaneko praktika artistikoen erreferente gisa finkatzearekin duen konpromisoa.






