Aurreko hiruhilekoan baino 189 lizentzia gutxiago eman dira (-% 17,7 termino erlatiboetan) eta 2024ko hiruhileko berean emandakoak baino 73 gutxiago (% 7,7).
Lizentzia horien erdia baino gehiago (% 55,3) Bizkaiko lurralde historikoan eman dira (485 lizentzia). Gipuzkoan obra handietarako 238 lizentzia eman dira, hau da, EAEko kopuru osoaren % 27,1. Araban, berriz, 154 lizentzia eman dira (guztizkoaren % 17,6), 2025eko hirugarren hiruhilekoan.
- taula. Obra handien lizentzien kopurua, obra-motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2025eko 3. hiruhilekoa
(Hiruhilekoaren balio absolutuak eta portzentaje bertikalak. Aldaketa absolutua eta portzentajezkoa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta)
| OBRA HANDIETAKO LIZENTZIAK | 2025eko 3. hiruhilekoa | Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza | Aurreko urteko hiruhileko berarekiko aldakuntza | ||||
| Kopurua | % | Kopurua | Aldakuntza % | Kopurua | Aldakuntza % | ||
| EAE | Guztira | 877 | %100 | -189 | -%17,7 | -73 | -%7,7 |
| Eraikuntza berria | 67 | %7,6 | -25 | -%27,2 | -25 | -%27,2 | |
| Birgaitzea | 788 | %89,9 | -168 | -%17,6 | -53 | -%6,3 | |
| Eraistea | 22 | %2,5 | 4 | %22,2 | 5 | %29,4 | |
| Araba | Guztira | 154 | %100 | -31 | -%16,8 | -48 | -%23,8 |
| Eraikuntza berria | 25 | %16,2 | 0 | %0,0 | -2 | -%7,4 | |
| Birgaitzea | 125 | %81,2 | -31 | -%19,9 | -46 | -%26,9 | |
| Eraistea | 4 | %2,6 | 0 | %0,0 | 0 | %0,0 | |
| Bizkaia | Guztira | 485 | %100 | -113 | -%18,9 | -7 | -%1,4 |
| Eraikuntza berria | 26 | %5,4 | -21 | -%44,7 | -13 | -%33,3 | |
| Birgaitzea | 452 | %93,2 | -92 | -%16,9 | 3 | %0,7 | |
| Eraistea | 7 | %1,4 | 0 | %0,0 | 3 | %75,0 | |
| Gipuzkoa | Guztira | 238 | %100 | -45 | -%15,9 | -18 | -%7,0 |
| Eraikuntza berria | 16 | %6,7 | -4 | -%20,0 | -10 | -%38,5 | |
| Birgaitzea | 211 | %88,7 | -45 | -%17,6 | -10 | -%4,5 | |
| Eraistea | 11 | %4,6 | 4 | %57,1 | 2 | %22,2 | |
Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika. 2025eko 3. hiruhilekoa
Obra handietarako lizentzia gehienak, ohikoa izaten den bezala, birgaitze-obrei lotuta daude, eta EAEn % 90 inguru dira.
Beste behin ere, obra handietarako lizentzia gehienak birgaitze-lanei dagozkie (% 89,9). Eraikuntza berrirako lizentziak % 7,6 dira, eta gainerako % 2,5a eraispen-lizentzietarako dira. Araban, eraikuntza berrietarako lizentziak dira nabarmentzekoak: lurraldeko lizentzien % 16,2 dira.
Urte arteko metatuan lizentzien kopuruaren jaitsiera minimoa EAEn.
2025eko hirugarren hiruhilekoari dagokion analisi metatuan, EAEn obra handietarako 18 lizentzia gutxiago eman dira: puntu erdi portzentualeko jaitsiera, termino erlatiboetan.
Beste bi lurralde historikoetan ez bezala, Bizkaian emandako lizentziek % 4,4 egin dute gora (88 lizentzia gehiago, alderatzen den metatuan baino). Araban, jaitsiera % 3,5ekoa izan da termino erlatiboetan (27 lizentzia gutxiago); Gipuzkoan, berriz, jaitsiera handiena izan da, termino erlatiboetan (-% 7,4), alderatutako aldietan 79 lizentzia galdu baitira.
- grafikoa. Obra handien lizentzien kopurua, obra-motaren eta lurralde historikoaren arabera. Urteko datu metatuak 2025eko 3. hiruhilekoan
(Erantsitako dokumentuan ikusi)
Behera egin dute bi erabileretarako (bizitegiak eta bizitegiak ez direnak) eta bi alderaketetarako (hiruhilekoa eta urtekoa) obra handietarako lizentziek.
- grafikoa. Obra handiak egiteko lizentziak, obraren xedearen arabera. 2025eko 3. hiruhilekoa
(Erantsitako dokumentuan ikusi)
Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika. 2025eko 3. hiruhilekoa
Lizentzia-emakiden hiruhileko bilakaerari dagokionez, bi erabilerek egin dute behera: bizitegi-erabilerarako direnak 165 lizentzia gutxiago izan dira (-% 21,9) eta bizitegi-erabilerakoak ez direnak % 9,5 gutxiago (28 lizentzia gutxiago).
Urte arteko alderaketak ere, oro har, behera egin du bi erabileretan eta bizitegietarako ez diren hiru sektoreetan
Lizentzia-emakiden urte arteko metaketari dagokionez, bilakaerak gora egin du bizitegi-erabilerarako emandako lizentzien kopuruan, eta bizitegi-erabilerakoak ez diren lizentziek indarra galdu dute.
2024ko laugarren hiruhilekotik 2025eko hirugarrenera bitartean metatutako urte arteko zifrak aurreko urteetako lau hiruhileko berei dagozkienekin alderatuta, datuek adierazten dute beherakada minimoa izan dela, 32 lizentzia gutxiago, eta jaitsiera erlatibo hori puntu portzentual bat baino ez dela izan (-% 0,8).
Horren arrazoi nagusia da bizitegi-erabilerakoak ez diren lizentziek behera egin dutela, 85 lizentzia gutxiago dira (-% 7,0), eta horrek ez du betetzen bizitegi-erabilerarako hazkundea, 53 lizentzia, (% 2,1 termino erlatiboetan).
Aurreikusitako etxebizitzetan, bizitegi-erabilerarako obra handiko lizentziek eragindako etxebizitza-kopurua nabarmen hazi da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Urte arteko alderaketan, jaitsiera erlatiboa eman da.
- taula. Aurreikusitako etxebizitzak, obra motaren eta lurralde historikoaren arabera. 2025eko 3. hiruhilekoa
(Hiruhilekoaren balio absolutuak eta portzentaje bertikalak. Aldaketa absolutua eta portzentajezkoa aurreko hiruhilekoarekin alderatuta eta aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta)
| AURREIKUSITAKO ETXEBIZITZEN KOPURUA | 2025eko 3. hiruhilekoa | Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza | Aurreko urteko hiruhileko berarekiko aldakuntza | ||||
| Kopurua | % | Kopurua | Aldakuntza % | Kopurua | Aldakuntza % | ||
| EAE | Guztira | 1.421 | %100 | 221 | %18,4 | -177 | -%11,1 |
| Eraikuntza berria | 1.113 | %78,3 | 272 | %32,3 | -210 | -%15,9 | |
| Birgaitzea | 308 | %21,7 | -51 | -%14,2 | 33 | %12,0 | |
| Araba | Guztira | 244 | %100 | -36 | -%12,9 | -92 | -%27,4 |
| Eraikuntza berria | 195 | %79,9 | -27 | -%12,2 | -88 | -%31,1 | |
| Birgaitzea | 49 | %20,1 | -9 | -%15,5 | -4 | -%7,5 | |
| Bizkaia | Guztira | 529 | %100 | -165 | -%23,8 | -358 | -%40,4 |
| Eraikuntza berria | 372 | %70,3 | -165 | -%30,7 | -401 | -%51,9 | |
| Birgaitzea | 157 | %29,7 | 0 | %0,0 | 43 | %37,7 | |
| Gipuzkoa | Guztira | 648 | %100 | 422 | %186,7 | 273 | %72,8 |
| Eraikuntza berria | 546 | %84,3 | 464 | %565,9 | 279 | %104,5 | |
| Birgaitzea | 102 | %15,7 | -42 | -%29,2 | -6 | -%5,6 | |
Iturria: Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila. Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistika. 2025eko 3. hiruhilekoa
EAEn 2025eko hirugarren hiruhilekoan bizitegi-erabilerarako emandako obra handiko 588 lizentziak 1.421 etxebizitzarekin lotutako jarduerak dira. Horietatik % 78 (1.113 etxebizitza) eraikuntza berriko jarduerekin lotzen dira, eta gainerako % 22a (308 etxebizitza) birgaitze-prozesuekin. Beste behin, eraikin berriak behar dituzten lizentziei lotutako etxebizitzak nagusi dira.
Lurralde historikoei dagokienez, Araban 92 etxebizitza gutxiago daude (-% 27,4, termino erlatiboetan). Jaitsiera hori errepikatu egiten da bai eraikuntza berriko etxebizitzetan (88 unitate gutxiago: -% 31,1), bai birgaitzeko etxebizitzetan (4 etxebizitza gutxiago: -% 7,5).
Bizkaian, bilakaera EAE osoan emandakoaren antzekoa da. Azken urtean 358 etxebizitza gutxiago (-% 40,4) izatea eraikuntza berriko etxebizitzen beherakada handiaren ondorioz gertatu da (-% 51,9: 401 etxebizitza gutxiago), eta horrek nabarmen gainditzen du birgaitzeko asmoa duten 43 etxebizitzen igoera (% 37,7).
Gipuzkoa baino ez da gainontzekoen ezberdina. Lurralde horretan, azken urtean, % 72,8 hazi da (273 etxebizitza gehiago) obra handiko lizentziek eragindako etxebizitzen kopurua. Azpimarratzekoa da eraikuntza berriko etxebizitzen erregistroa: duela hamabi hilabeteko erregistroa bikoiztu da, hau da, 279 etxebizitza gehiago dira, eta % 104,5eko hazkundea. Birgaitzeko asmoa duten etxebizitzak 6 unitate gutxiago izan dira (-% 5,6).
Edonola ere, aurreikusitako etxebizitzen kopuruan hiruhilekoen artean dauden desberdintasun handien ondorioz, komeni da azterketa emaitzen urteko metatutako dinamikan oinarritzea
Urte artean metatutako zifrei dagokienez, Gipuzkoako eta batez ere Arabako eraikuntza berriko etxebizitzen beherakadaren ondorioz, behera egin du Euskadin aurreikusitako etxebizitzen kopuruak.
Euskal Autonomia Erkidego osoan azken lau hiruhilekoetan (2025eko hirugarrena barne) metatutako bizitegi-jarduerak 4.870 etxebizitzari eragin die. Horietatik % 75,1 (3.655 unitate) eraikuntza berrikoak izan dira eta % 23,4 (1.182 unitate) birgaitze-lanetara bideratutakoak.
Bolumen horrek adierazten du 929 etxebizitzako beherakada izan dela (-% 16) aurreko hamabi hilabeteetan metatutakoari dagokionez. Beherakada horren arrazoi nagusia da eraikuntza berriko lizentziek % 21,6 egin dutela behera (1.005 etxebizitza gutxiago); izan ere, birgaitze-lanetan izandako % 6,7ko hazkundeak (76 etxebizitza gehiago) ez du lortu beherakada orokorra konpentsatzea.
- grafikoa. Aurreikusitako etxebizitzak, obra motaren eta lurralde historikoaren arabera. Urteko datu metatuak 2025eko 3. hiruhilekoan
(Erantsitako dokumentuan ikusi)
Lurralde historikoei dagokienez, beherakada handiak izan dira Gipuzkoako eta Arabako eragindako etxebizitzen bolumenean, batez ere, eraikuntza berriko etxebizitzetan izandako beherakadarengatik. Bizkaian soilik izan da hazkunde positiboa, gora egin baitu etxebizitzen kopuruak bi obra motetan.
Halaber, metatutako azterketan ikus daiteke obra berriko lizentziekin lotutako etxebizitzak direla nagusi. EAEko batezbestekoa (% 75,1) gainditu dute Arabak (% 80,1) eta Bizkaiak (% 77,9). Gipuzkoa azpitik geratu da nabarmen, % 64,5ekin, hau da, ehuneko 10 puntuko aldearekin (nolanahi ere, etxebizitza berrien pisua birgaitzeko etxebizitzena baino handiagoa da).






