Abenduaren 10ean, beste Berripill saio bat egin zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ekitaldi-aretoan, zeina Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko langile guztiei zuzendutako berrikuntza-espazioa baita. Itziar Muñoz Martín izan zen protagonista, familiako eta komunitateko medikua, Medikuntza Grafikoan masterduna eta Osakidetzako Lehen Mailako Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Komunikazio eta Prestakuntza arduraduna.
“Medikuntza grafikoa, komunikazioa hobetuz” lelopean, Muñozek nabarmendu du irudiak eta baliabide bisualak erabiltzeari esker hobetu dela osasun-langileen eta pazienteen arteko harremana; izan ere, ahalbidetu dute osasun-diagnostikoak, -tratamenduak eta -prozesuak ulertzea. Artea eta zientzia uztartzen dituen tresna berritzaile gisa aurkeztu da medikuntza grafikoa, zeinaren helburua arreta humanizatzea eta komunikazioa bultzatzea baita.
Ekimenak interes handia piztu du bertaratutakoen artean eta metodologia hori beren eguneroko lanean txertatzeari buruz hausnartu dute, bai eta horren inguruko adibide praktikoak jorratu ere. Saio horren bidez, ESIak berretsi du osasun-arreta ematean berrikuntzarekin nahiz etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa.






