Eusko Jaurlaritzak arreta eskatzen die gidariei Frantziako nekazarien protestak direla eta, Biriatuko bidesaria Iparralderako noranzkoan ixteko aukeraren aurrean

0

Frantziako agintariek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, Baiona eta Lescar parean, A-63 eta A-64 autobideetan, Frantziako nekazariek deitutako protesten ondorioz, trafikoak ez du hobera egin 48 orduren ostean, eta, beraz, ez dute baztertzen gaur gauean eta bihar goizean Biriatuko ordainlekua Iparralderako noranzkoan ixtea. Balizko itxierak ibilgailu astunei eragingo lieke. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak arreta eskatzen die gidariei Frantziako agintariek datozen orduetan Iparralderako noranzkoan Biriatuko bidesaria saihesteko eskatu dutelako.

Bidegiko eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko langileek zaindu eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte, gerta daitezkeen zirkulazioari ahalik eta kalterik txikiena eragiteko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du Mezularitza Aldakorreko Panelen (PMV), www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen, X@trafikoaEJGVren eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta).