Gaur goizean, ilusioz eta magiaz bete da Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Abracadabra eta Occident Fundazioen bisitari esker. Hala, egun hauetan ospitaleratuta dauden haurren egonaldia bereziago egin nahi izan dute bisita horren bidez.
Jardunaldia Alex aztiaren emanaldiarekin hasi da, eta fantasiaz betetako trikimailuekin harritu ditu txikiak eta nagusiak. Ondoren, magia solidaritate bihurtu da “Magia jostailu baten truke” ekimenean jasotako jostailuen banaketari esker. Ekimen horren bidez, langileek eta haien familiek jostailu berriak eman zituzten aurretik egindako ekitaldirako sarrera sinboliko gisa.
Ekitaldian bildutako opari horiek Abracadabrako aztiek eta Occident Fundazioko ordezkariek eman dituzte gaur, eta Gabonak baino lehen gertutasun- eta itxaropen-mezua helarazi dute. Jai jendetsua izan da, eta ESIko fundazioen eta zuzendaritza-taldearen ordezkariek parte hartu dute.
Eskerrik asko irribarrez eta magiaz betetako goiz berezi hau posible egin duten pertsona eta erakunde guztiei.






