Hezkuntza Departamentuak Zizur Nagusiko hiru ikastetxe publikoetako jantokietan «in situ» sukaldea eraikitzeko proiektua lizitatu du

0

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Zizur Nagusiko hiru ikastetxe publikoetako jantokietan bertan sukalde berri bat jartzeko proiektuaren lizitazioa, gaur egun 1.329 ikasle eskolatzen baitituzte. Sukalde berri hori eraiki ondoren, Departamentuak bere gain hartzen jarraituko du herriko jantokien eskualdekako kudeaketa. Proiektuaren lizitazioa eta obra-zuzendaritza 108.898,10 euroko gehienezko aurrekontuarekin baimentzen dira.