Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak Cosmos 2026 kultura zientifikoa sustatzeko programaren deialdi berri bat onartu du, gizartearen artean ezagutza zientifikoa bultzatzeko, Nafarroan egindako I+G+B proiektuen emaitzak zabaltzeko eta bokazio zientifikoak sustatzeko jarduerak diruz laguntzeko. 200.000 euro ditu, eta deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik martxoaren 2ra arte egongo da zabalik.






