Udal-dirulaguntzak Bilbon

0

Bilboko Udalak gaur, osteguna, urtarrilak 8, udal dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du interesa duten erakundeentzat. 2026ko ekitaldi honetako dirulaguntzak 3.775.779 eurokoak izango dira guztira, eta otsailaren 20ra arte eska daitezke, www.bilbao.eus webgunearen bidez edo Herritarrei Arreta Emateko Udal Bulegoetako erregistroetara joanda.

Programa hau osagarri garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko entitateen bitartez abiarazten dituzten jardueretarako. Ekitaldi honetan, dirulaguntzak 11 arlotan banatuko dira, eta garapenerako lankidetzakoak izango du aurrekontu-zenbateko handiena, 2.648.779 euro.

Hauek dira dirulaguntza-lerroak:

  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa: helburu nagusi gisa gastu arrunta duten proiektuetarako programak.
  • Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza: urteko programak.
  • Kultur jarduerak.
  • Auzoetako jaiak.
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa sustatzeko programak.
  • Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna sustatzeko ekimenak.
  • Genero-indarkeriaren prebentziorako ekimenak.
  • Sexu- eta genero-aniztasunaz sentsibilizatzeko eta LGTBIQ+ pertsonen kontrako indarkeria prebenitzeko ekimenak.
  • Hezkuntzaren arloan laguntzeko programak.
  • Eskolako igeriketarako laguntza.

Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte gizarteari onura dakarzkioten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, proiektuok Udalaren jardueraren osagarri badira, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri direnean: Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapen Jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetza.

Erakunde interesdunek bi modutara aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak: web-inprimakiaren bidez, eskatzen diren datuak betez (www.bilbao.eus), eta Erregistroaren bidez, eskatzen diren dokumentuak aurkeztuz. Izapideak erraztu eta zalantzak argitze aldera, kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 944.010.010 / 010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera.

Gainera, udalaren webgunean tutorial-gida bat dago, pdf formatu interaktiboan, eskabideak errazago izapidetzeko. Web-orriaren bidez, eskabideak aurkeztu ez ezik, dirulaguntzen izapidetze-egoera ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez, entitate interesdunek 2026ko edo lehenagoko eskariak (2007tik aurrerakoak, 2007koak barne) zertan diren kontsultatu ahal izango dute.

Erakundeek zuzenean begiratu dezakete web orrian zein deialditara aurkez daitezkeen, betiere zer-nolako ezaugarriak dituzten kontuan hartuta. Inprimakiak errazago betetzeko, eta oinarriak eta beste agiri batzuk ulertzen laguntzeko, agirietako batzuk irakurketa errazeko formatuan eskuratu ahalko dira.

UDALAREN 2026KO DIRULAGUNTZEN BANAKAPENA

2026ko deialdirako, guztira,3.775.779 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetara, 11 arlotan eta 24 jarduketa-ildotan banatuta:

Garapen jasangarrirako eta elkartasun globalerako lankidetza:

2.648.779 euro, honela banatuta:

  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 700.000 euro.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urtekoa. Helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 820.000 euro.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urte anitzekoa. Helburu nagusia gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 544.875 euro.
  • Garapenerako nazioarteko lankidetza, urte anitzekoa. Helburu nagusia inbertsioa duten proiektuetarako programak: 360.000 euro
  • Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza. Urteko programak: 160.000 euro.
  • Garapen jasangarrirako eta herritartasun globalerako hezkuntza. Bi urteko programak: 63.904 euro.

Kultura

Guztira 142.200 euroko dirulaguntza emango da, kultura-jarduerak sustatzeko.

Hezkuntza

285.000 euro bideratuko dira, honela banatuta:

  • Hezkuntzaren arloan laguntzeko programak: 163.300 euro.
  • Eskolako igeriketan laguntzeko programak: 80.000 euro.

Euskara

Euskararen erabilerarako dirulaguntzak 260.000 eurokoak izango dira, kontzeptu hauetan banatuta:

  • Eskola-programak laguntzea: 30.000 euro.
  • Euskararen erabilera sustatzea: 230.000 euro.

Jaiak

95.000 euro, dena auzoetako jaietarako.

Immigrazioa

45.000 euro, honela banatuta:

  • Etorkinen elkarteen funtzionamendurako: 15.000 euro.
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa sustatzeko programetarako: 30.000 euro.

Gazteria

Dirulaguntza osoa 35.000 eurokoa izango da, honela banatuta:

  • Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako programetarako eta jardueretarako laguntza: 25.000 euro.
  • Bilbo Hiri Gaztea Planarekin lotura duten ekintzei laguntzea: 10.000 euro.

Ingurumena

Dirulaguntza osoa 50.000 eurokoa izango da, honela banatuta:

  • Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.
  • Auzoko bihotzak hobetzea ingurumenaren eta gizartearen aldetik, 2030 Eskola Agendaren bidez: 30.000 euro.

Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzea

Guztira 96.000 euro bideratuko dira, honela banatuta:

  • Elkarteen mugimendua ahalduntzea: 20.000 euro.
  • Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna sustatzeko ekimenak: 28.000 euro.
  • Genero-indarkeriaren prebentziorako ekimenak: 32.000 euro.
  • Sexu- eta genero-aniztasunaz sentsibilizatzeko eta LGTBIQ+ pertsonen kontrako indarkeria prebenitzeko ekimenak: 16.000 euro.

Partaidetza eta barrutiak

26.800 euro bideratuko dira guztira auzo-elkarteen garapenean laguntzeko, bai eta herritarren parte-hartzea sustatzeko ere.

Osasuna eta kontsumoa

92.000 euro, osasuna sustatzeko programak laguntzeko.