Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi ditu mugaz gaindiko kamioien zirkulazio murrizketak Euskadiko errepideetan

0
  • Gaur goizean, Biriatuko muga zabalik geratu da ibilgailu guztientzat

Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du Euskadiko bide-sarean mugaz gaindiko 7.500 kilotik gorako ibilgailu astunentzat ostiralean ezarritako zirkulazio-murrizketa. Neurri hori, Frantziako nekazarien protestek Biriatuko mugan eragindako kalteen ondorioz hartu zen.

Frantziako agintariek gaur goizean Eusko Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, A-63 autobidea, Baiona parean, bi norabideetan irekita dago, eta, ondorioz, Biriatuko bidesaria ere zabalik dago ibilgailu guztientzat. Une honetan, Frantziarako noranzkoan mugako pasabidea zeharkatzen duten ibilgailu astunen trafiko handia erregistratzen ari da.