Osagai ugariz beteriko San Sebastian eguna

0

Bandera igoeraren mendeurrena, Xabier Anduaga Urrezkorekin, Joselontxos Txarangar eta hainbat omenaldi berezi hiriko egun handiena ospatzeko

Donostiako alkate Jon insaustik eta Kultura zinegotzi Ana Lopezek osagai ugarai izango dituen 2026ko helduen danborrada aurkeztu dute gaur goizean, Aurtengoa edizio oso berezia izango da, izan ere, parekidetasunaren aldeko aldarria, mendeurren bat, hainbat omenaldik eta estreinaldi bat ospatzeko aukera egongo da.

167 danborradek eta 22.736 pertsonak parte hartuko dute inoiz baino parekideagoa izango den San Sebastian egunean. Hala diote, Jon Insausti alkateak eta Ana Lopez zinegotziak eman dituzten datuek: 167 danborradetatik 36 parekideak dira, 60 danborradatan gehiengoa parte hartzaileak emakumeak, dira eta 69tan gizonezko gehiago daude emakumeak baino.

Aurten soilik gizonez osatutako danborrada bakarra dago (Aizepe Danborrada), behin Tamborrada Club Cantabrico mistoa izatera pasata. Eta gauza bera geratatzen da emakumezkoen kasuan (Emakumeen Etxea Elkartea). Hortaz, danborraden %98,8 mistoak dira. Guztira, 12.096 gizon (%53,20) eta 10.640 emakue (%46,79) aterako dira helduen danborradetan.

Bandera igoeraren mendeurrena

Aurten ehun urte betetzen dira hiriko historian eta San Sebastian egunean funtsezkoa den mugarri batetik: 1926,urtean Konstituzko plazan modu sinbolikoan igo zen bandera Donostiako zaindariaren eguna modu ofizialean hasiteko. Mendeurren hau ospatzeko asmoz, San Sebastian egunerako kartel berezia egin du Donostia Kultura Festakek, eta igoeraren ekitaldi esanguratsua prestatu du.

Kartela Fernando Huarte Campion “Roskow”-ek egin du, eta ehun urte betetzen dituen bandera igoera gaur egungo danborradarekin irudikatu nahi izan du ilustrazioan. Pintura tradizionalaren eta komikiaren arteko argi- eta itzal-estilo mardularekin, mugimenduz alaitasunez eta gau giro urbanoz beteriko obra sortu du.

Aurten ere plazak gainezka egingo du, kartelak erakuten duen antzeko giroa sortuz, eta oholtza gainean, Gaztelubide danborradako zein gainerako hiriko danborradetako ordezkariekin batera, Xabier Anduaga 2026ko Urrezko Danborra eta Donostiako Orfeoia egongo dira. Izan ere, tenore donostiarrak, orfeoiaren laguntzarekin, San Sebastian Martxa interpretatuko du jaiari hasiera emateko. Horiekin guztiekin batera, aurten ere, 2016az geroztik oholtzara igotzen den Kresala Dantza Taldea ere egongo da Donostiako Martxa, Atsoen Zalditeria eta Iriyarena dantzatuz.

Bigaren urtez jarraian, banderaren igoera eta jaitsiera zuzenean baina modu lasaiagoan jarraitu nahi dutenek aukera izango dute Karmingaintxo plazan Donostia Kultura Festak-ek EITBren laguntzarekin jarriko duen pantaila erraldoian.

Euskal Billera, Kondarrak eta Joselontxos Txaranga

Gaueko hamabiak puntuan igoko du Alkateak Donostiako bandera Konstituzio plazako mastara, eta azken urteetan bezala, behin 24 orduak igarota, eta Union Artesanak bandera jaitsieran urteko azken Donostiako Martxa interpretatzen duenean, bandera Euskal Billera elkarteak jasoko du, bere 125.urteurrenarekin bat eginez. Gainera, Euskal Billerak funtsezko ekarpena egin zion San Sebastian egunari, izan ere, 1927,urtean lehen aldiz Haur Danborrada antolatu zuen.

Era berean, alkateak Donostiako bandera altxatzen ari den unean, ondoko balkoian Ikurriña igoko da. Aurten, Gros auzoko Kondarrak Elkarteak igoko du, bere 75.urteurrena ospatzeko. Eta Ikurriñaren jaitsiera aldiz, aurten protagonismo berezia duen Joselontxos Txarangak egingo du, aurten danborradako melodiak grabatuta.

Donostiako Danborrradak 12 melodia ofizial ditu, eta Joselontxos Txarangak azken hilabeteetan estudioan grabatu ditu guztiak. Gainera, Donostia Kultura Festakek melodia horiek eta txaranga-egituran egindako partiturak Danborradaren webgunean eskuragarri egongo dira bihartik aurrera, eta hurrengo egunetan Donostia Kultura Liburutegien Donostiatekan, Donostiako Musika Eskolaren webgunean, eta beste hainbat plataforma digitaletan ere jarriko dira (Spotify, Youtube).

Halaber, 2026ko San Sebastian eguna oso berezia izango da hiriko bi danborradarentzat. Gros auzoko Gure Borda eta Loiola auzoko Zuhaitz Loiolako Danborrada (ZULOIDAN) konpainiek 25 urte beteko dituzte. Hori dela, eta Helduen Danborradaren aurkezpenean omenduak izan dira.