Osasun Departamentuak 2025eko deialdia ebatzi du, Departamentuak berak finantzatutako osasun-zientzietako ikerketa-proiektuak sustatzeko dirulaguntzak emateko. Laguntza horiei esker, proiektuak bi edo hiru urtez garatu ahal izango dira, eta Nafarroako erakundeetan egingo dira, herritarren osasuna hobetzen laguntzeko.






