Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzuaren bitartez, Galbarra ibaiaren gaineko zubiaren egitura handitzeko eta sendotzeko lanak amaitu ditu, Lana haraneko NA-7240 errepidean. Jarduera bi hilabetez luzatu da eta 95.000 euroko kostua izan du ibilgailuen zirkulazioa eta ikuspena hobetzeko.






