Pertsona bat hil da zirkulazio-istripu batean Amorebieta-Etxanon

0

Gaur, asteartea, auto baten gidaria hil da BI-3334 errepidean, Amorebieta-Etxano parean, gertatu den zirkulazio-istripu batean.

 

 

Istripua 14:00ak aldera gertatu da BI-3334 errepidean, Amorebieta-Etxanon, oraindik argitu ez diren arrazoiak tarteko auto batek aparkatuta zegoen kamioi batekin talka egin duenean. Autoaren gidaria, bidaiari bakarra, espainiar nazionalitateko 67 urteko gizona, harrapatuta geratu da, eta bertaratu diren osasun-zerbitzuek artatu dute, eta, azkenean, hil egin dela egiaztatu dute.

 

Istripuaren ondorioz, bidea itxita geratu da zirkulaziorako. Ertzaintzak ikerketa jarri du abian istripuaren inguruabarrak argitu ahal izateko.