Hondarribiko Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak “2026ko Hondarribiko Inauterietako XVI. Erakusleiho Lehiaketa” jarri du martxan, merkataritza hiriaren bizitzan integratzeko eta dekorazio hoberena duen saltokia saritzeko.
Parte hartu nahi duten establezimenduek urtarrilaren 30era arte izango dute izena emateko aukera. Izapidea doakoa da, eta eskabidea Sarrera Erregistroaren bitartez edo BAZen egin beharko da.
Lehiaketaren ezaugarriak
Erakusleihoek inauteriaren giroarekin zerikusia izan beharko du, eta askatasun osoa egongo da teknika eta estiloari dagokionez. Erakusleihoek otsailaren 12tik 16ra (biak barne) egon beharko dute lehiaketarako aurkeztutako dekorazioarekin.
Udalak izendatutako epaimahaiak establezimenduak bisitatuko ditu eta diseinua, sormena eta irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena kontuan izanda hartuko du erabakia. Hiru sari banatuko dira):
- 1. saria: 600 €
- 2. saria: 400€
- 3. saria: 300€
(Sariei dagokien PEFZ kenduko zaie).
Lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa Udalaren webgunean kontsulta daitezke.






