Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 1,7 milioi euroko dirulaguntza deialdi berri bat baimendu du enpresa digitala sustatzeko, hau da, iaz baino %17 gehiago. Nafarroako enpresa-sarearen trantsizio digitala bultzatzeko sortutako dirulaguntzak dira, autonomoei, merkataritza-sozietateei, kooperatibei, fundazioei, elkarteei eta nortasun juridikoa duten edo ez duten sozietate zibilei zuzenduak.






