Atzo arratsaldean arazo bat antzeman zen EUSKARRIko plataforma batean. EUSKARRI Segurtasun Sailaren larrialdiak kudeatzeko sistema informatikoa da, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari (SOS Deiak) zerbitzua ematen diona. Segurtasun Saileko teknikariek akatsa atzeman zutenean egitura mantentzeko lanak egin zituzten, eta aplikazioak, aztertzen ari diren arrazoiengatik, huts egin zuen. Hainbat orduko lanaren ondoren, talde teknikoak gorabehera konpondu eta 23:00etan sistema normaltasunez martxan jarri zuten berriro.
Sistemaren akatsak ez zion eragin 112-SOS DEIAK zerbitzuko larrialdien kudeaketari eta dei guztiak erantzun ziren.






