Gobernu Kontseiluak 8 ikuskatzaile-lanpostu berri sortzea onartu du, turismoaren arloko enpresen eta jardueren kontrol- eta ziurtapen-lanak indartzeko eta indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzeko.
Lanpostu berri horiek honela banatuko dira:
- Bizkaian turismoko 4 ikuskatzaile sartzea.
- Bizkaian turismoko teknikari 1 sartzea.
- Gipuzkoan 2 ikuskatzaile sartzea.
- Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan aholkulari juridiko bat sartzea ikuskapen-espedienteei aurre egiteko.
Errefortzu horri esker, ikuskaritza- eta gainbegiraketa-lanak areagotu ahal izango dira, bai araututako turismo-establezimenduetan, bai erabilera turistikoko etxebizitzen eremuan. Gainera, kontrol-jardueren eraginkortasuna hobetuko du, legez kanpoko eta ezkutuko eskaintzari aurre eginez, araudia betetzen duten turismo-operadoreen arteko lehia leialari bide emanez, eta ingurunea eta herritarren bizikidetza errespetatzen dituen turismo-eredu orekatua bermatuz.
Plaza berri horiek sortuta, urrats sendoa ematen da turismoaren antolamenduarekiko konpromiso instituzionalean, sektorearentzat eta herritar guztientzat onuragarria izango den arau-esparru eraginkorra sendotuko baita.






