Beste Berripill saio bat egin da berrikuntza teknologikoari buruz

0

Saio horretan, hizlariak EJIEren berrikuntza-eredua aurkeztu du, zeinak honako hauek baititu oinarritzat: zaintza teknologikoa, irtenbide berrien ebaluazio sistematikoa eta urtero gutxienez proiektu berritzaile bat ezartzeko helburua. Horrez gain, azaldu ditu prozesu hori hamarkada batez kudeatzen egon ostean lortutako irakaspen nagusiak.

Ikus-entzuleek gai horretan zeukaten interesa dela-eta, atal berezi bat eskaini diete Osakidetzako langileek eguneroko jardunean erabili ditzaketen tresnei; besteak beste, hauexek aipatu dituzte:

  • bakQ, identifikazio digitaleko sistema.
  • NIK – Patrika digitala, zeinak hilero 130.000 erabiltzaile baino gehiago baititu.
  • Itzuli, Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronala, astero 1,5 milioi itzulpen baino gehiago dituena.
  • HABEren online ikastaroa, euskara ikasteko.

Horrez gain, EJIEk garatutako proiektu berritzaileen adibideak eman dira saioan, arrakastatsuak izan direnak nahiz irakaspenak ateratzeko balio izan dutenak.