Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak ‘Lo Soñado’ proiektua bisitatu du. Proiektu horrek laguntza terapeutikoa eskaintzen die desgaitasuna duten pertsonak dituzten familiei, eta hiru urte hauetan 57 familia artatu ditu. Txiribuelta mikrokooperatiba sozialak bultzatutako ekimen pilotuak Foru Gobernuaren babesa izan du, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren (ANADP) eta la Caixa Fundazioaren bidez.






