Lehen Mailako Arretako Osasun Zentroek eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleak wifi sarea dute dagoeneko erabiltzaile eta profesionalentzat

0

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako zentro guztiek, 3.000 osasun-txartel baino gehiagoko kontsultategiek eta Lizarrako García Orcoyen Ospitaleak wifi sarea dute erabiltzaile guztientzat. Osasun zentroetako pazienteen eta profesionalen konektibitatea hobetzea helburu duen proiektuak 584.978 pertsonari egiten die mesede Nafarroan, hau da, Osasun Txartel Indibiduala (OTI) duten biztanleen %86ri.