Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Danok musikarien kooperatibaren sorkuntza eta antolakuntzarekin eta tokian tokiko udalaren babes nagusiarekin jaio zen iaz Bizkaiko Erromeria Eguna. Lehenengo edizioa Durangon antolatu zen 2025ean, eta egitarau zabaleko egunak ekarritako balorazio bikainaren ostean antolatuko da aurten jai handiaren bigarren edizioa.
«Bizkaiko Erromeria Eguna geratzeko jaio da, eta urtero gure lurraldeko eskualde ezbardin batera eroateko asmoa daukagu», iragarri zuen iaz Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatuak. Bada, asmo horiei jarraiki, 2026an Durangaldeko Arratiara egingo du jauzi musika eta dantza zaleen hitzordu garrantzitsuak: Lemoak hartuko du Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioa, urriaren 17an.
Egun horretan, euskal musika, kantu eta dantzek zipriz3nduko dute Lemoa, erromeriazaleen hiriburu bilakatuz. Adin eta gustu guz3entzako askotariko ekintzak batuko dira urriaren 17an: kalejirak, hitzaldiak, tailerrak, umeentzako puzgarri eta ekintzak, haur berbenak, dantza plazak, fanfarreak, kantu jirak, gaueko gazte taldeen bertsio-taldeak… aurpegi eta formatu guz3etako erromeriak batuko dira, funtsean, Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizioan.
Edizio honetarako Lemoako Udala izango du bidelagun Bizkaiko Foru Aldundiak. Eta ekitaldiaren nondik norakoak eta kartel nagusia udaren aurre3k aurkeztuko dira jendaurrean, Lemoan bertan, erakunde parte-hartzaileetako ordezkariekin eta egunean parte hartuko duten artista batzuekin batera.






