Onetsi da Iruñerrian abiadura handiko trena bultzatzeko partzuergoaren estatutuen hasierako aldaketa

0

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Iruñerriko Goi Abiadurako Partzuergoaren estatutuen aldaketari hasierako onespena ematea erabaki du. Partzuergo hori Foru Gobernuak eta Iruñeko, Zizur Nagusiko eta Zizur Zendeako udalek osatzen dute. Aldaketa horren helburua da 2007an sortutako egitura hori azken urteotan garatu den estatuko eta foru-arloko oinarrizko legeriara egokitzea, kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetzeko, administrazio-bikoiztasunak ezabatzeko eta, batez ere, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko legeria betetzeko.