Mikel Jauregi sailburuaren bisita PK Blue Industrial & Logistics enpresara

0

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik parte hartu du, gaur goizean, PK Blue Industrial & Logistics enpresak antolatutako ekitaldi batean. Ekitaldia PKBL Beta nabean (garai bateko Cegasa) egin da, instalazio bakarra bere neurri eta ezaugarri teknikoengatik. Bertan, enpresaren ekimenak aurkeztu dira, Arabako Lurralde Historikoa Estatuko iparraldeko erreferentziazko zentro logistikotzat har dadin, 150 milioi euroko inbertsioarekin.

Sailburuak bere hitzaldian adierazi duenez, «Eusko Jaurlaritzarentzat, lurzoru industrialaren erreserba funtsezkoa da gure industriaren hazkunderako, industria berria erakartzeko eta kalitatezko lanpostuak sortzeko. Horregatik da hain garrantzitsua Euskadin industria-erabilerarako guneak egokitzen inbertitzea, eta, kasu honetan, Araba penintsulako iparraldeko eta Europako hego-mendebaldeko industria-nodo logistiko nagusia bihurtzeko. Eusko Jaurlaritzak beti lan egingo du industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago izateko «.

Sailburuarekin eta enpresako arduradunekin batera, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak ere parte hartu dute ekitaldian.