Eusko Jaurlaritzak 2030 BAI! zinema zikloa bultzatu du jasangarritasunaren eta giza eskubideen aldeko apustu kultural gisa

0

Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta Agenda 2030eko zuzendaria, Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendariarekin, Paloma Orte Last Touko Iraunkortasun zuzendariarekin eta José Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariarekin batera, 2030 BAI! zinema-zikloaren inaugurazioan izan da gaur arratsaldean.

Las Tourrek BBK Fundazioarekin, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030 Zuzendaritzarekin eta Zinemaldiarekin lankidetzan bultzatuta, zikloak giza eskubideak, jasangarritasuna eta erronka sozial garaikideak ardatz dituzten filmen sorta bat eskainiko du, eta zinema hausnarketarako, elkarrizketarako eta eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen du.

Inaugurazioan, Maspalomas filmaren proiekzioaren aurretik ekitaldi instituzional bat egin da, eta, ondoren, solasaldi bat egin da filmaren zuzendariarekin eta José Ramón Soroiz protagonistarekin, obraren gakoetan eta mezuetan sakontzeko.