Laudion atxilotu dute droga-trafikoagatik

0

Atzo arratsaldeko zortziak aldera, Laudioko Areta auzoan herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila batek ikusi zuen bi pertsona, haiek ikustean, berehala tren-geltokian sartu zirela.

 

Itxuraz agenteak saihestu nahi zituztela ikusita, polizia-dotazioa bi gizonengana hurbildu zen identifikatzeko asmoz. Biak urduri samar zeuden, eta, gainera, batek droga-trafikoagatik aurrekariak zituela egiaztatu zuten.

 

Azaleko miaketan egiaztatu zutenez, azken horrek, bere gauzen artean zeraman kaxa batean, hauts bat, speed, zuten 48 bilgarri zeramatzan, guztira 55 gramo. Horrez gainera, haxix-zati prentsatu bat eta, zenbateko ezberdinetako billetetan banatuta, 420 euro ere konfiskatu zizkioten, bai eta substantzia sorgorgarrien kontsumorako tresnak ere.

 

Droga zeraman pertsona, espainiar nazionalitateko 57 urteko gizona, droga-trafikoa leporatuta atxilotu zuten.

 

Gaur, asteartea, goizean, beharrezko polizia-eginbideak amaituta, atxilotua epailearen eskuetan jarri dute.