
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Espainiako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak egindako «Migrazioaren errealitatea Espainian: politika publikoetarako lehentasunak» txostenaren aurkezpenean parte hartu du ostiral honetan. Bertan azpimarratu duenez, Nafarroa «erreferente bat izan daiteke aniztasuna, eskubideen errespetua eta kulturen arteko bizikidetza Europako gizarte-ereduaren balioen esparruan onartzen laguntzen duen gizarte gisa».





