Arkauteko Akademia Murgia LHIIrekin lankidetzan ibiliko da ikasleei prestakuntza espezializatua eskaintzeko

0

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Murgia Lanbide Heziketako Zentroaren arteko kudeaketa-gomendioa, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko langileentzako tresnei buruzko prestakuntzaren arloan.

Kudeaketa-gomendio honen bidez, Murgia Lanbide Heziketako Zentroak Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuetako Administrazio Bereziko Eskalan, Suteak Prebenitzeko eta Itzaltzeko Zerbitzuan, Azpieskala Operatiboan, suhiltzaile kategorian, erreminten arloan sartzeko ikastaroari dagokion prestakuntza emango du.

Ikastaroa CIFP Murgiako instalazioetan emango da, goizeko 08:00etatik 15:00etara, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak 110,00 euro ordainduko ditu prestakuntza-ordu bakoitzeko, gehienez 315 eskola-ordu izango dira 2026an.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Murgia Lanbide Heziketako Zentroaren arteko kudeaketa-gomendioa 2026ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.