Kultura Departamentuak 90.000 euro bideratzen ditu Nafarroako toki entitateen ondare dokumentala eta artxibo sistemak sustatzera

0

Foru Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak bi deialdi onartu berri ditu Nafarroako toki entitateei artxiboen arloan dirulaguntzak emateko: lehena, 70.000 euroko aurrekontuko partida batekin, artxiboen sistemak martxan jartzeko edo sendotzeko, eta, bestea, 20.000 euroko inbertsio batekin, entitate horien ondare dokumentala zabaltzeko eta birbaloratzeko ekimenak garatzeko.