Zarauzko Udalak aste honetan abiarazi ditu Aresti eta Mendilauta kaleen berrurbanizazioa gauzatzeko lanak. Lehiaketa publiko bidez erabaki da lanak Construcciones Zubieder S.L enpresari esleitzea, 646.470,21 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.
Lan hauen baitan Aresti kalearen berrurbanizazioa gauzatuko da, baita Mendilauta kalearen zati bat ere. Honek, herriko gune honetako azpiegituren hobekuntza du helburu. Lan hauek gauzatzeko epea lau hilabetekoa izatea aurreikusten da.
Lanek irauten duten bitartean oinezkoen eta ibilgailuen pasabidea itxita egongo da.






