Bilboko Udalak eskuorri bat banatuko du espazio publikoan gizalegearen kontrako jokabideak murrizteko

0

Gaurtik aurrera, Bilboko Udalak InfoBilbaoren eskuorri bat banatuko du postontzietan, espazio publikoan gizalegearen kontrako jokabideak murrizteko kontzientziazio-kanpaina berriaren xehetasunen berri emateko.

Udalak bizikidetza hobetzeko hartutako konpromisoaren barruan dago ekimena, eta ohitura arduratsuak hartzearen garrantziaz sentsibilizatzea eta espazio publikoa partekatua dela gogoraraztea du helburu.

Kanpaina martxotik azarora bitartean egingo da «Ez utzi arrastorik, utzi aztarna» lelopean, eta modu mailakatuan aztertuko dira gizalegearen kontrako jokabideak, esaterako animalien gorozkiak ez jasotzea, espaloietan bizikletaz edo patinetez ibiltzea edo bide publikoan hondakinak uztea.

Bilbobusen autobusetan, hiri-altzarietan, hedabideetan eta udal-kanal digitaletan egongo da, herritar guztiengana iristeko.

150.000 ale

Guztira 150.000 ale argitaratu dira, eta etxebizitzetako postontzietan, udaltegietan eta herritarrei arreta emateko bulegoetan banatuko dira. Era berean, eskuragarri egongo da udalaren webgunean, «Argitalpenak» atalean.

Juan Mari Aburto alkateak 2025eko hiriaren egoerari buruzko osoko bilkura berezian iragarri zuen konpromisoari erantzuten dio ekimenak.