Gobernu Kontseiluak kultura-arlo jaialdiak antolatzeko 2026ko dirulaguntza deialdia onartu du gaur. Bereziki musikan, antzerkian, bertsolaritzan, dantzan, liburugintzan, ikus-entzunezkoetan, ikusizko arteetan eta sormenezko jardueretan antolatzen diren Jaialdien antolakuntza laguntzera bideratuko da laguntza hau, 600.000 euroko zuzkidurarekin.
600.000 euroak honela banatuko dira:
- 255.000 euro zuzeneko arteen jaialdiak antolatzeko (arte eszenikoak, zuzeneko musika, bertsolaritza…).
- 180.000 euro ikus-entzunezko jaialdiak antolatzeko.
- 97.500 euro ikusizko arteetako eta literaturako jaialdiak antolatzeko.
- 67.500 euro diziplina anitzeko eta sormenezko kultura-jardueretako jaialdiak antolatzeko.
- Diziplina anitzeko kultura-jardueratzat hartzen dira kultura- eta/edo sormen-sektore desberdinak konbinatzen dituztenak.
- Sormenezko jardueratzat hauek hartuko dira: arkitektura, artisautza, diseinua, gastronomia, hizkuntzaren industriak, moda, kultura-ondarea, publizitatea eta bideojokoak.
Diruz lagundu daitezkeen programak edo jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dira, 2026eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean, eta haien edukia batez ere kulturala izanik, programazio artistikoa espezializazio-maila handikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-panoramarako interes berezikoa izan beharko du. Gainera, jaialdiak aldizkakoak izan beharko dira eta irauteko bokaziodunak, eta gehienez 45.000 euroko laguntza jasoko dute.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2025 urteko deialdian 38 jaialdi lagundu ziren diruz.






