Artea eta Giza Eskubideak Haur eta Gazteen 22. ekitaldiaren sariak banatu dira

0
Infantil y Juvenil de Arte y Derechos Humanos Premios - Festival de Derechos Humanos 2026

Banaketa igande arratsaldean egin zen udaletxeko Udalbatza aretoan

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen arloaren bitartez, “Artea eta Giza Eskubideak” Haur eta Gazteen 22. edizioko sari banaketa egin zuen igandean, apirilaren 26an, udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Ana López Gobernantza Ireki, Digital eta Kolaboratiboko zinegotziak eta epaimahaikideek, Elena Odriozola ilustratzaileak, Ricardo Ramón Dibulitoon enpresako animaziozko filmen ekoizleak eta Xabier Baztarrika margo irakasleak, banatu zituzten sariak.

Aurten ere, Giza Eskubideen arloak artea eta giza eskubideak uztartzeko egin duen gonbidapenaren erantzuna ikusgarria izan da, guztira 1.101 marrazki eta 234 horma-irudi aurkeztu baitira, ia 2.000 haur eta gazteren parte-hartzearekin.

Jasotako obra gehienak Donostiako haur eta gazteek egin dituzte, baina Ibarra, Errenteria, Pasaia eta Errioxako lanak ere aurkeztu dira. Guztira, hartu dute parte:

  • 20 ikastetxek,
  • 5 arte-akademiak
  • eta beren kabuz aurkeztu diren 12 pertsonek .